Igon Olaguenaga

Ekainak 14 urriak 18 bihurtu

Udazkenean udaberri izango dugula iragarri nahi izan dugu ekitaldi honen bidez.

Abestiarekin lagundu digute: Iñaki Otxadorena "Moro"

Iñaki Otxandorena Moro Irunen sortutako Bad Sound System musika taldekidea da. Sortu zenetik urteak igaro badira ere,talde honek oraindik ere euskal reggae-ren panorama elikatzen jarraitzen du, musikarekiko sentimendu berberak mantentzen.

Abestiarekin lagundu digute: Dani Lamperez (Hammond jotzaile)

Piano klasikoa ikasi zuen Castelloko kontserbatorioan eta, gaur egun, musika beltzeko hainbat talderen teklista da Bartzelonan.

Abestiarekin lagundu digute: Enric Gomez (baxu-jotzailea)

ENRIC-en eskutik Kataluinatik heldu zaigu klaborazioa oraingo honetan. Igonek egindako proposamenari baiezkoa eman eta bajua jo du gure abetian.

Abestiarekin lagundu digute:Xabi Solano

Xabi Solano trikitilariak Etzakit taldearekin bi diska kaleratu zituen, eta, 2003an Fermin Muguruzaren Kontrabanda taldean aritu zen.

Abestiarekin lagundu digute: Maria Amolategi

Sugan musika taldean (Itxura garestia, Zarena zarelako, Irakurketa...) kantari aritutakoa da baina, gaur egun, MATILDA izeneko proiektuan dihardu.

RSS - Igon Olaguenaga-era harpidetu