Araba Euskaraz 2019

- Hilaren 14an ospatu da arratsaldeko 20:30etan GASTEIZ. Armentia Ikastolak Araba Euskaraz 2019rako antolatutako ekintzen artean, musika, dantza eta bertsolari ikuskizuna izan da Oihaneder euskararen etxean. Ikuskizunak aurtengo leloa izango du, “GERTU”, eta Miren Narbaiza-MICE eibartarraren emanaldia aurkeztuko du. Bertan, Narbaizak bakarlari moduan egindako lehen diskoa estreinatuko du. MICE Napoka Iria taldearekin hasi zen musika munduan, eta haiekin argitaratu zituen bost disko.

Gertu ikusizuna antolatu du Araba Euskaraz Jaialdiak Oihaneder Euskararen etxean. Iazko urrian 2019ko Araba Euskaraz aurkeztu ostean, hainbat dira orain artean antolatutako kultur jarduerak. Oihanederreko ikuskizunean, besteak beste, MICE -Miren Narbaiza- musikariaren emanaldia, Armentia ikastolako bertso eskolako bertsolarien saioa, ikasle dantzarien emanaldia eta material erakusketa izango dira.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en Muxua ikuskizunerako sarreren %75a saldu da dagoeneko!

RSS - Araba Euskaraz 2019-era harpidetu