Gasteiz

Gertu ikusizuna antolatu du Araba Euskaraz Jaialdiak Oihaneder Euskararen etxean. Iazko urrian 2019ko Araba Euskaraz aurkeztu ostean, hainbat dira orain artean antolatutako kultur jarduerak. Oihanederreko ikuskizunean, besteak beste, MICE -Miren Narbaiza- musikariaren emanaldia, Armentia ikastolako bertso eskolako bertsolarien saioa, ikasle dantzarien emanaldia eta material erakusketa izango dira.

Ostiral honetan zabalduko dute estreinekoz Araba Euskaraz-eko denda. Ostiralean zabalduko bada ere, hurrengo astean, abenduaren 14rako antolatu dute aurkezpen ekitaldi ofiziala.  

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Armentia Ikastolan. Euskaraldian bizitako 11 egunei agur esateko baliatu genituen ekitaldiak.

Haurrak izan ziren Euskararen Nazioarteko Eguneko protagonista nagusiak. Ikastolan hamaika ekitaldi burutu ziren txokolatada, emanaldi edota Araba Euskaraz 2019-ko material berriarekin eginiko "modelo" pasearekin.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en Muxua ikuskizuna antolatu dute abenduaren 1ean elkarlanean Katxiporreta, Abar eta Araba Euskaraz-ek. Buesa Arenan pabilioian 4.000 pertsonek Euskal Herriko pailazo ezagunenekin disfrutatu ahal izango dute. Hirukotearen azken ikuskizuna da "Muxua".

Araba Euskaraz eta Gauekoak elkarteen federazioaren eskutik, Zinaldian aurkeztutako "Jainkoak ez dit barkatzen" filmaren aurkezpena burutuko da abenduaren azaroaren 28an Gasteizko Florida zinemetan. 

RSS - Gasteiz-era harpidetu