Skip to main content

Araba Euskaraz Jai Alai Master Series txapelketa: 2024ko denboraldiko Jai Alai Leagueko zazpigarren lehiaketa puntuagarria Gasteizen.

2024/04/03
Master Series

Sarrerak: https://www.eramanjaialai.com/araba-euskaraz-jai-alai-master-series/

Gasteizko Olabe pilotalekuan, apirilaren 13an, 19an eta 26an, arratsaldeko zazpiretatik aurrera dema bikoitza, emakumezkoen zein gizonezkoen kategorian.

 

Araban zesta-punta sustatzen jarraitzeko xedearekin, Araba Euskarazek, Arabako Euskal Pilota Elkartearekin eta Gasteiz Jai Alai klubarekin elkarlanean, aurtengo zesta-punta profesionaleko zirkuiturako txapelketa puntuagarria antolatu du. Iaz, lehendabiziko aldiz antolatutako Araba Euskaraz Open Series jaialdiak erantzun paregabea jaso ostean, are sendoagoa eta luzeago dator Gasteizko Araba Euskaraz Jai Alai Master Series zesta-punta txapelketaren aurtengo edizioa. Bigarren urtez, Gasteizko Olabe pilotalekuak emakumezkoen zein gizonezkoen zesta-puntaren egungo izarrak hartuko ditu Arabako ikastolen aldeko jaialdian. Hiru jardunaldietarako bonua zein eguneko sarrerak jada salgai daude arabaeuskaraz.eus webgunean.

 

Euskara, euskal kultura eta euskal kirolak bultzatu, sustatu eta plazaratzeko asmoari eusten dio Araba Euskarazek, eta aurten ere xede horri gogotsu heldu diogu, Arabako Euskal Pilota Elkartea, Gasteiz Jai Alai kluba eta Eraman! enpresarekin elkarlanean.  Euskal kulturarekin eta euskal kirolarekin bat egiten duen jarduera da zesta-punta eta euskaraz egiten den kirola da, beraz, gure egitasmoarekin bat etortzeaz gainera. susperraldia bizi duen kirol hau sustatzen jarraitu nahi dugu Araban.

Alde batetik, Durangoko Euskotren Women Winter Serieseko txapeldunak zein Lekeitioko Women Winter Serieseko desafioaren irabazleek txapel berri bat izango dute jokoan. Hauxek dira Gasteizko Olabe pilotalekuan lehiatuko diren lau puntista bikote gazteak:

  • A FINALERDIA (apirilak 13 – 19:00):
    • ERIKA-NAROA vs HELENA-MAIALEN
  • B FINALERDIA (apirilak 19 – 19:00):
    • MAITE-ARAI vs ELAIA-FRIDA

Bestetik berriz, gizonezko bikoteek 1.000 puntu izango dituzte jokoan jokoan Jai Alai Leagueko rankingean puntuak pilatzeko denboraldi amaierako Lauko Finalera begira, non puntu gehien lortu dituzten zortzi puntistek soilik izango duten Liga irabazteko aukera. Gasteizko Araba Euskaraz Jai Alai Master Seriesaren bikote parte hartzaileak:

  • A FINALERDIA (apirilak 13):
    • ERKIAGA-DEL RIO vs AARON-GORKA
  • B FINALERDIA (apirilak 19):
    • BARANDIKA-LEKERIKA vs LADUCHE-ZABALA

Arratsalde ilunabar gogoangarriak igarotzeko moduko jaialdia izango da, eliteko puntisten jokoarekin gozatu eta euskara, euskal kultura zein euskal kirola sustatzeko aukera paregabea alegia.

Albisteak