Skip to main content

Gurasoentzako gida: “Ikastolan, kalean eta etxean, euskara lagun”

2023/05/18
Gurasoen gida

Ama edo aita bazara, erreferente handia zara zure seme-alabentzat, baita hizkuntzen erabilerari dagokionez ere, eta asko egin dezakezu zure seme-alabak euskaraz bizi daitezen, hizkuntza horretan duzun maila edozein dela ere.

Eguneroko zalantza eta kezkekin laguntzeko, orain gurasoentzako gida berria duzu. Gidak aholkuak eta jarraibideak ematen dizkizu, normalean familietan sortzen diren egoeretan nola jokatu jakiteko. Gainera, jardunbide egokiak eta erronkak aurkituko dituzu, hau da, zure seme-alabei mesede egiten dieten jokabideak edo ekintzak. Abestiak, ipuinak, ikus-entzunezko materialak, jolasak eta dekalogo bat ere aurkituko dituzu. Materialak bereziki 1-10 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat pentsatuta daude.

https://euskaraba.eus/edukiak/uploads/2023/01/230123-GURASOENTZAKO-GIDA_DEF.pdf