"Emakumeen sorkuntza: ekosistemaren kartografia" solasaldia

Kultur ekosistemaren eragileak ezagutzeko eta euren arteko harremanak sendotzeko, propio sortutako ekimen kulturalen bidez euskal sortzaileak eta zaleak batuko dituzten plaza berriak antolatzea helburu, Amurrioko zein Aiaraldeko sortzaileei egin genien deia, ekimen polit honetan parte har zezaten.

irudia

"Emakumeen sorkuntza: ekosistemaren kartografia"

irudia

Martxoaren 8aren bueltan, artea eta emakumea elkartzen dituen ekimena sortu nahi izan dugu. Izan ere, orain arte, emakumeen sorkuntza-lana isildua izan da maiz, albo batean utzi izan da eta, azkenean, ahaztu ere egin da. Beraz, pasiboki parte hartzetik aktiboki parte hartzeko deia egin nahi izan genien emakumeei.

 

Erakusketa baino zer edo zer gehiago

irudia

Baina ekimen hau ez da erakusketa soil bat; askoz ere gehiago ere bada.

Batetik, erakusketa bera dugu. Amurrioko La Casona eraikinean egin da, eta asmoa zen 2020ko martxoaren 3tik 15era egotea jendearentzat ikusgai. Hala ere, COVID-19 birusak eragindako egoera berezia dela eta, martxoaren 14an eten egin behar izan genuen.

Erakusketako lanak hautatzeko, edozein arte-sorkuntza eremutan diharduten emakumeak gonbidatu genituen proiektu honetan parte hartzera, eta 11 sortzailek eman zuten parte hartzeko izena. Horrela, Yolanda Mosquera, Raisa Alava, Sharai Sola eta Eider Garcíak ilustrazioak izan dituzte erakusgai; Eider Eguren eta Ane Seijasek bideo-arte instalazioak; Nagore Ayesak arkitektura soziala; Begoña Guillén eta Janire Usateguik argazkiak; Susana Corbellak zeramika-eskulturak, eta Soiartze Aldayk margoak.

Erakusketaren helburuetako bat izan da diziplina ezberdinetan lan egiten duten emakumeen sortze-prozesu eta artearen inguruko gogoetetan sakontzea. Hori dela eta, bigarren ekimen gisa, galdera-sorta bat prestatu genuen artistentzat. Galdera hauei erantzun behar izan zieten: zertan datza zuretzat sorkuntza?; nondik hartzen duzu inspirazioa?; zeintzuk dira zure emakume artista gogokoenak?; aipatu asko jo zaituen edo gustatu zaizun artelan bat; zein da zure arte libururik kutunena?

Galdera-erantzun horien bitartez, artistak eta haien lana hobeto ezagutzeko aukera eman nahi izan genien zaleei.

irudia

Esan bezala, bertaratzeko aukerarik izan ez bazenuten, hona hemen aukera!

https://youtu.be/RrIMved5tvs

https://youtu.be/-lKh9_mwpWE

https://youtu.be/E4yt5jt4bBg

https://youtu.be/6Lml_-lfsZo

 

 

Bideo irudiak: AIARALDEA

Argazkiak: Jare Photography

Testua: Ziortza Garmendia

irudia