Abestiaren nondik norakoak (I)

Igon Olaguenaga Aresketa Ikastolako ikasle-ohia dugu eta musika du ogibidea. Gure jaiarako abestiak sortzen eskarmentua du, bigarren aldiz ekin baitio zeregin honi.

Euskal musika tresna desberdinak jotzen irakasteaz gain, hainbat taldetan aritu izan da -Sokaide eta Mandoile taldeetan adibide- eta beste talde askorekin kolaborazioak ere eginak ditu.

   

Aresketan trikia eta pandero irakasten urteak daramatza baita hainbat geletan euskal musikaz klaseak ematen ere.