ASPALTZA: HAURRENTZAKO TAILERRAK

ASPALTZA Euskara Taldea

 

Helburua ikastetxeetatik kanpo aisialdira ere euskara hedatzea izan zen, garai hartan ez baitziren hainbeste eskolaz kanpo eskaintzen ziren aukerak. Hasiera batean, jarduerak umeentzako marrazki bizidun zine emanaldi batekin hasten ziren, ondoren tailer desberdinetara pasatzeko (xake, marrazketa, eskulanak...). Horrela, larunbat arratsaldeak modu ludikoan pasatzen zituzten herriko haur askok.

Egun, gizartea aldatu den bezala, guk ere gure eskaintzetan moldaketak burutu behar izan ditugu; azken urteotan umeen oporraldietan ludoteka zerbitzuak eskaintzen ari gara goizez, familien antolamendua errazteko asmoz.

Taldeak (ume kopurua handia izanik, bat baino gehiago sortzean) adinaren arabera antolatzen ditugu eta lokalean gela ezberdinetan egoten dira txandaka (koltxonetetakoan jolas librea burutzeko / jostailuenean sukaldetxo, mozorro, animalia eta bestelakoekin aritzeko / tailerretakoan eskulantxo edo marrazkiak egiteko). 2-8
urte bitarteko haurrei zuzentzen dizkiegu jarduerak eta beti begirale euskaldun titulatu baten zaintzapean egoten dira umeak haietan.