AIARA DANTZA TALDEA

AIARA DANTZA TALDEA

 

Talde hauen jarduera ordezkatearren sortu zen Aiara Dantza Taldea. Nolanahi ere, taldea, bere horretan eta legezko testuinguruan, ez zen 1984ko urtarrilera arte formalizatu.  Garai hartan, gaur egun moduan, taldearen xedea geure bailaran euskara sustatzea eta euskal kultura berpiztea eta bultzatzea zen, belaundaldi gazteenetatik nagusietaraino gure ondarea zaintzearen zein hedatzearen garrantzia transmitituz. Hortik dantza taldeak euskal kulturarekiko eta, batez ere, Amurrio herriarekiko duen konpromiso hautsezina.

 

Hasieran, Bizkaiko Dantza Federazioko bi irakasle gazte izan ziren dantza taldearen irakasle eta arduradun. Ostean, 1994 geroztik herriko zenbait guraso eta dantzari gara taldea bere osotasunean kudeatzen dugunak, Amurrioko Udalaren babesarekin: dantzak irakastetik, jantziak jostera eta  behar den materiala (makilak, arkuak, saskiak, zintak, eta abar) sortzera.

Egun 150-180 dantzari inguru gara taldea osatzen dugunak, 6-70 urte bitartekoak. Zenbait musikariren parte-hartzearekin ere kontatzen dugu: trikitixa, akordeoia, txistua, txirula, ttunttuna, atabala, panderoa, gaita, dultzaina, alboka, eta abar.

Normalean Aiaraldea inguruko herrietan dantzatzen dugun arren (esaterako, Laudion edo Arespalditzan), Euskal Herriko zenbait plazetan ere emanaldi anitz eskaini ditugu: Tolosan, Donibane Lohitzunen, Diman, Altsasun, Oñatin, Andoainen, Gasteizen… Ohiko dantzaldiez gain urtean bizpahiru sendo egiten saiatzen gara: bata herriko jaietan eta gainontzekoak Amurrioko Antzokian. Ez hori bakarrik, aukera murritzak izan baditugu ere, hemendik kanpo ere ibiliak gara: Eslovenian, Manresan, Huelvan eta Argentinako Euskal Etxean besteak beste.