Skip to main content

Dantza, txalaparta eta saldarekin aurkeztu dute Araba Euskaraz denda

2018/12/17

Gasteizko erdialdian dago kokatuta Araba Euskaraz 2019ko denda. Ostiraleko aurkezpenean iragarritakoaren arabera, "materiala saltzeaz gain, Araba Euskaraz eta euskararekin zerikusia duten kultur ekimenak burutzeko plaza izango da".

Armentia Ikastolak antolatuko du datorren urteko Araba Euskaraz eta, horregatik, denda zabaldu dute Amarika Plazan, “Gasteizko bihotzean presente egoteko”. Vital Fundazioarekin erdietsitako akordio baten bidez lortu dute lokala eta ostiral zein larunbatetan zabalduko dutela iragarri dute “ostiraletan 18:00etatik – 20:00etara, eta, larunbatetan,  goiz eta arratsaldez, 11:00etatik -13:30etara eta, arratsaldez 18:00etatik – 20:00etara”.

Aurkezpenean giro ederra egon zen. Dantzari eta txalapartariek giroa berotu zuten. Aurkezpena borobiltzeko salda eskaini zuten ere.

Albisteak

2024-03-11
GASTEIZKO OLABE PILOTALEKUA JAI ALAI LEAGUEKO EGOITZEKO BAT ARABA EUSKARAZEN ALDEKO ZESTA PUNTA TXAPELKETARI ESKER.
2024-03-11
Euskal Herrian badira periferiatik euskara lantzen duten eragile ugari, horietako bat Ikastolen mugimendua da.