Skip to main content

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Gasteizen!

2018/11/22

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en Muxua ikuskizuna antolatu dute abenduaren 1ean elkarlanean Katxiporreta, Abar eta Araba Euskaraz-ek. Buesa Arenan pabilioian 4.000 pertsonek Euskal Herriko pailazo ezagunenekin disfrutatu ahal izango dute. Hirukotearen azken ikuskizuna da "Muxua".

“Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko. Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista... Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu.

Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua.

Pirritx Porrotx eta Marimotos-en sarrerak hemen salgai!

Lehen saioa: https://labur.eus/eCkuo

Bigarren saioa: https://labur.eus/Eqdbu