ARABA EUSKARAZ PREST

https://youtu.be/nLUoKt8_8RM

Gure ikastola Trebiñon kokatuta dagoen ikastola txiki bat da. Trebiñu, nahiz eta aArabako bihotzean egon, oraindik Arabako mugetatik kanpo dago Burgoseko administraziopean dagoen lurraldean hain zuzen ere.

15 urte luze daramatzagu egonkortasuna lortu nahian. Horregatik festa honetan festa eta aldarrikapena batzen dira eta gure ikastolak bizi duen egoera bitxia nabarmendu nahi dugu.

Lanean jarraitzeko eta handitzen jarraitzeko, mugak gainditzeko IRRIKITAN gaude.

Egitarauari dagokionez eskuorrian agertzen den guztia ez dut aipatuko baina nabarmendu nahi dugu ondoko atal hauek:

Erronka: Adin tartea zabaldu da eta adin tarte guztiak hartuko ditu denen partehartzea bermatuz.

Janaria: Ohiko bokatak egongo dira, noski. Aurten berrikuntza sortu nahi izan dugu honetan ere eta gune guztietan janari berezia egongo da, hala nola atuna, barazki parrillada, label produktuak eta paella.

Dantza, antzerkia, bertsoak, kontzertuak, puzgarriak, txarangak,… denetarik dugu eta ondo pasatzeko aukera izango dugu denok. Animatu, beraz, eta etorri Argantzunera datorren ekainaren 17an.

Berrikuntza bezela azpimarratu nahi dugu, era berean, Gasteiztik Argantzunera tren bereziak egongo direla. 5 euroren truke joan-etorri erosoa ziurtatuko dugu. Ordutegiari dagokionez:

Gasteiztik Argantzunera: 10:00etan eta 11:15ean

Argantzundik Gasteiza: 17:00etan eta 17:15ean