Aresketa Ikastola
Ibilbide luzearen historia pittin bat
Ezinezkoa zirudiena egi bihurtu zuen 1977. urtean Amurrioko guraso talde batek. Euren seme-alabei kalitatezko hezkuntza eskaintzea eta berau euskaraz izatea helburu, egun Aresketa Ikastola den sorrera burutu zuten.
Hasierak bat ere errezak izan ez bairen ere -garai ilun batetik aterata administrazio mailako arazoak, egoitza egokirik ez, irakasleak topatu... etengabeko lanaren ondorioz, gaur egun, sendotutako proiektuaz ari garela esan genezake: Haur Hezkuntzan, Lehen hekuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezuntzan 600 ikasle baino gehiago duen irabazi-asmorik gabeko kooperatiba elkartea da Aresketa Ikastola, Euskal Herriko Ikastolen partaide dena, hasierako helburu haiei leial segitzen duena eta, etengabean, kalitatezko hezkuntza euskalduna bilatzen diharduena.
Zenbait data esanguratsu

1977. urtean
Sorrera. Lehendabiziko klaseak Amurrioko Mendi taldearen aretoetan ematen hasi ginen.
Hemendik aurrefabrikatu batzuetara pasa ginen: Lehendabizi Amurrioko AEKk erabili zituenekoetara, eta gero garaiko hilerraren ondoan

1986. urtean
Herriko beste erakunde eta ikastetxeekin elkarlanean, Araba Euskaraz jaia antolatzen du Amurrioko Ikastolak lehenbizikoz.
1989. urtean
Eraikin duin bat lortzeko asmoz, “Adreiluaren martxa” kanpaina abian jarri genuen. Irakasleak, gurasoak eta ikasleak mobilizatzen egin ziren, Amurrioko herritar askoren laguntzaz.

1990. urtean
Adreiluaren martxari esker eraikin berria lortu eta Amurrioko Ikastola Aresketa auzoan kokatu zen. Hortik datorkigu izen aldaketa. Hala ere, Haur Hezkuntzako umeek oraindik hilerri ondoko aurrefabrikatutako areto zaharretan segitzen zuten.

1991. urtean
Aresketa Ikastolak Kili-Kolo Haur Hezkuntza 2 urteko gela sortzen du, herrian aitzindaria izanik.

1996. urtean
LH eta DBHko gelen hazkuntza dela eta, eraikuntza txiki gelditu zen. Urte horretan, gure bigarren Araba Euskaraz antolatu genuen, eraikuntzaren handitzeari ekin ahal izateko.
1997. urtean
Tantaka Haurtzandegiarako proiektua (0-2 urte) prestatu eta kudeatu genuen, adin tarte honetan ere aitzindari izanik Amurrion.

2003. urtean
Elurte baten ondorioz zegoen arriskua zela eta, Haur Hezkuntzako aurrefrabrikatuak utzi behar izan genituen. Guraso eta ikastolako langileak elkarlanean arituta, Aresketa ikastolako erakinean bertokatu genituen ikasleak, bertoko hainbat zerbitzu galduz.

2005. urtean
Gure ikasleentzat atsedenaldirako eremu estaliak finantzatzeko xede, gure hirugarren Araba Euskaraz antolatu genuen.

2013. urtean
Eremu eta instalazio berriak eraikitzen jarraitu ahal izateko, laugarren Araba Euskaraz antolatzeari ekin genion.
2018. urtean
Haur Hezkuntzarako metodologia berriaren ezarpena. Espazioak berregokitzeko asmoz lanei ekin eta bi hilabetean egundako obra burutu genuen. Proiektuak aurrera darrai!