Araba Euskaraz 2018. Aurkezpena

Egindako aurkezpen ekitaldian emandako azalpenak ondoko hauexek izan dira:

Kontestualizazioa eta ikastolaren egoera…

Dakizuenez, 2018an Araba Euskaraz toki oso berezi batean ospatuko da, oraindik Gaztela-Leongo administraziopean kokatua dagoen Argantzunen hain zuzen ere.

Hirugarren aldiz ospatuko da Araba Euskaraz Argantzunen. 2001 eta 2007ko edizioen ondoren 2018koaren ordua iritsi da., Ekainaren 17an ospatuko da.

2003an Ikastola sortu zenean, gutxik uste zuten gauden tokira iritsiko ginenik baina, Araba Euskaraz ospatzeak, oraindik ere bizirik gaudenaren seinale argia da.

Ez da ibilbide erreza izan, eta oraindik ere, Ikastolaren egunerokoa lasai izatetik oso urruti dago. 14 urte hauetan, gure Ikastola erreferentzia bilakatu da inguruko herrietako familia Euskaltzaleentzat. Ikasle kopuruarekin arazorik izan ez badugu ere, ofizialki Burgosen kokaturik dagoen lurraldean egoteak zailtasun handiak suposatu ditu, mota guztietako baliabideen aldetik (pertsonalak, materialak eta ekonomikoak). Hala ere, irakasle, familia eta EHIren inplikazioari esker, proiektuarekin aurrera egitea lortu dugu.

Oraina eta Etorkizuna…

Puntu honetara heldurik, urteetan familia askoren eskaera izan den Ikastola handitzeari heldu gatzaizkio. Haur Hezkuntza eskaintzen duen Ikastola izatetik, Lehen Hezkuntza ere eskaintzeko saltoa egiten gabiltza.

Baina aurretik deskribatutako errealitate gordin honen froga, handitzen jarraitzeko, gure burua Ikastolako LH ko haurrak hartuko dituen eraikina Trebiñuko lurraldetik kanpo kokatzera beharturik ikusi izana da. Etorkizunean, Argantzun Ikastolak, mugak gaindituz, bi herritan banaturik izango du bere aktibitatea, Argantzunen eta Sagastietan (Manzanosen).

Hain zuzen ere, 2018Ko edizioan lortuko dugun dirua, Lehen Hezkuntzako eraikina ordaintzen laguntzeko bideratuko da.

Orain arteko pausuak…

Jarraian, orain arte emandako pausuen berri emango dizuegu eta baita bidean ditugun zenbait asmoenak ere.

2018ko Araba Euskarazek badu leloa,... IRRIKITAN!  (haurrek askotan bizi duten sentimendua  da irrika).

Leloaren azalpen txikia ematearren,

LH martxan jartzeko IRRIKITAN gaudelako, Trebiñu Araba ofizialean sartzeko IRRIKITAN, euskaraz bizitzeko IRRIKITAN, umeek ikasten jarraitzeko IRRIKITAN, euskara bultzatzeko IRRIKITAN, oztopoak gainditzeko IRRIKITAN, Herriaren parte izaten jarraitzeko IRRIKITAN…

Antolakuntzaren inguruan…

1-Batzordeak osaturik ditugu, irakasle eta familiak inplikatzen hasi direlarik. Horrez gain zenbait herritar eta ikastolatik pasatako familien laguntza ere izango dugu prestakizun lanetan eta oraindik ere jende gehiago batuko zaigula espero dugu.

2-Ibilbidea ia-ia itxirik daukagu, datozen hilabeteetan emango dugularik zehaztasun gehiagoz horren berri.

3-Materiala kalean dugu jada (Haur eta helduentzako kamisetak, sudaderak, motxilak, …) momentuz ikastolan bertan eta laster web orriaren bitartez ere erosi ahalko da. Arabako azoka ezberdinetan ere izan gara eta datozen hilabeteetan ere kaleetan izango gara…

 Ospakizun eta Aldarrikapen eguna…

Ilusioz beterik gaude,...IRRIKITAN. 2018ko Araba Euskaraz, ospakizun eguna izateaz gain, aldarrikapen eguna izatea dadin nahi dugu. Aldarrikapen bikoitza. Alde batetik, Euskara eta euskaltzaleen eskubideak errespeta daitezen nahi dugu eta bestetik, gure egunerokotasunean modu lazgarrian eragiten digun Trebiñuko konterriaren aferaren konponbidearen aldeko aldarria plazaratu nahi dugu. Lurraldearen egoerak zuzen-zuzenean kaltetzen gaitu, Euskara kaltetzen du, eta Trebiñu-Argantzun Euskararen Herria ere badela ozen azaldu nahi dugu.

Ildo horretan, ostiralean, abenduaren 1ean, Argantzun eta Trebiñuko herritarrei aurkezpen publikoa egingo zaie Argantzunen. Bertan Araba Euskaraz 2018ko aurkezpena egiteaz gain, Euskararen eguna aurrerapen pixka batekin ospatzeko aprobetxatuko dugu.

 

 

Berriahttps://www.berria.eus/paperekoa/1800/009/001/2017-11-29/argantzun_ikast...

Argantzun ikastolakoek hirugarrenez antolatuko dute Araba Euskaraz.

Argiahttp://www.argia.eus/albistea/araba-euskaraz-baliatuko-dute-argantzun-ik...

Noticias de Alava Diario: http://www.noticiasdealava.com/2017/11/29/araba/argantzon-ikastola-se-am...

Urizar, Arrieta, Lotina y Fernández, ayer en Vitoria.

El correohttp://www.elcorreo.com/alava/araba/puebla-arganzon-celebrara-2017112816...

Presentación del Araba Euskaraz 2018. /Igor Aizpuru

Naizhttp://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20171128/araba-euskaraz-2018-t...

Araba-euskaraz

Hala Bedi: http://halabedi.eus/2017/11/28/araba-euskaraz-baliatuko-dute-argantzun-i...

Bizkaie!:https://twitter.com/Bizkaie/status/935798353115402240