Skip to main content

Ekimen bateratuak

Ikastolen jaiek hainbat ekimen antolatzen dituzte elkarrekin eta elkarlanean. Urterik urte egitasmo gehiago dira jai guztiek partekatzen dituztenak. Guztiak biltzen ditugu Ikastolak Herriari egitasmoaren barruan. Bi dira egitasmo honen ardatzak:

Ikuspegi nazionala

Euskal Herri osoan gaude sareturik eta Euskal Herria da ikastolen erreferentzia. Jai bakoitza bere lurraldean ospatzen bada, Ikastolak Herriari egitasmoa Euskal Herri osorako da.

Herritik jaso eta herriari itzuli.

Nondik gatozen argi edukita, jasotakoa itzuli nahi diogu herriari. Eraldatuta, gugan jarritakoaren emaitza itzultzen diogu herriari, sormena astinduz, kultur adierazpide desberdinak landuz, elkarlana sustatuz, eta elkarren ezagutza partekatuz.

Komiki lehiaketa

Aurtengoa II. edizioa izan da eta "Gernikako Bonbardaketa" gai moduan hartuta, 16 eta 18 urte bitarteko gazteek komikiak landu dituzte.

Liburu ibiltaria

Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek era bateratuan garatzen duten jarduera programatik abiatzen da

Ikastolak herriari

4. edizio honetan euskarari eta, bereziki, Euskal Herriko periferian dauden ikastolek euskararen eta euskal kulturaren alde egin duten lana goraipatu nahi dugu. "Non eta Mugan" izango da aurtengo ekimenaren izena eta Beskoitzen martxoaren 9an ospatuko dugu.